
Imajinatzen dituzu 40.000 metro koadroko taula bat eta 5.000 joko proposamen 14 gunetan banatuta? Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Jolas Jaialdia da, munduko jolas jaialdirik handiena, eta, 9 egunetan, dibertsioz beteko ditu Vitoria-Gasteizko kaleak eta plazak. Helburu bakarra du: denok ondo pasatzea.
Adin guztietako pertsonentzat prestatutako jaialdia da, eta betiko jokoak, ekintza hezitzaileak, bideo-kontsolak edo kirol jokoak izango dira bertan. Eta, hori guztia, jolasa, ikasteko eta belaunaldien arteko harremanetarako bultzatzeko tresna izango den inguru batean.
Hau guztia, Ekainaren 20tik 28ra izango da.
Goizez: 11:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 17:00etatik 21:00etara
Ekainaren 28an (igandean), Jaialdiak 14:00etan itxiko ditu ateak.
Web orrialdeak:
Programazioa.
Sare jolasak eta informazioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario