lunes, 8 de junio de 2009

Gasteitxo



Gaur, ekainak 8, Araba Irratira joan gara. Bertan, irrati programa bat nola egiten den ikusi dugu. Joan garen momentuan, Araba Irratiko zuzendaria zegoen albisteak ematen. Araba Irratiko zuzendaria Oskar deitzen da eta goian ezkerraldean dagoen argazkian ageri da.

Gero, 3 taldetan banatuta, 3 leku desberdinetara joan gara elkarrizketa bat egitera. Talde batek Musika Etxera, beste batek, SEAD elkartera eta azken taldea SIDÁLAVA erakundera. Ondoren, kale- inkesta egin dugu. Jendeari hainbat galdera egin diegu.

Jarraian, denbora librea izan dugu. Geroxeago, Frai Zacarias Martinez kaleko hezkuntza departamenduan, erredaktoreek, albisteak prestatu dute, teknikariek, nahasketa- mahaia erabiltzen ikasi dute, eta zuzendariek eta zuzendari- laguntzaileek, titularrak, sarrera, agurra, eta albiste buruak prestatu dute. Azkenik, grabazio gelan, Jose Ignaziok eta Sergiok albistegia aurkeztu dute, aurkeztu ondoren, Asierrek (neu) titularrak esan dituteta azkenik, albisteak banan- banan aurkeztu dituzte. Esperientzia on bat izan da, errepikatzeko ;)

Hona hemen Araba Irratiko datuak:
ARABA IRRATIA -LOYOLA MEDIA 98.0 fm
Portal de Legutiano kalea, 6
01002 Gasteiz (Araba)
Telefonoa: 945.123.760
Fax: 945.25.12.84
Email: radioalava@loyolamedia.com
www.loyolamedia.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario