sábado, 13 de junio de 2009

Hara bada, Araba da !


Pasa den hilabetearen 26an klase guztia joan ginen Arabatik irteera bat egitera. Hain zuzen ere, Aramaiotik. Aramaio Zuiako koadrilan dago. Hona hemen web orrialdea:
http://www.cuadrillazuia.com/

Lehenengo, EUSKAL BUZTIGINTZA museoa bisitatu genuen. Euskal Buztingintza Museoa Arabako Elosu herriko Ollerias auzoan dago. Nekazari-giroko paraje natural zoragarri batean, Urkiola eta Gorbeiako parke naturalek inguraturik Arabako urtegien ertzean.

Etxea bera, garai bateko eltzegintza-lantegi berritu bat dugu, 1993an irekia jendearentzat, eta bere osotasunean berreskuratzeko proiektu handi hau martxan jarri izana, berriz, Blanka Gómez de Segura-ri zor zaio. Arabako Foru Aldundiak, bere aldetik, arrakastarako bidea erraztu zion egitasmoari, eta bi erakundeen arteko Lankidetza-hitzarmenari esker mantentzen da gaur egun.

1711n jasotako eltzegintza-lantegi hau, Ortiz de Zarate familiaren hainbat belaunaldik lan egindako buztingintzako tailer bat zen jatorrian. 1958ean, hau da, Urrunagako urtegia egiteko lanak bukatu eta eltzegileek baliatu ohi zuten lurra urpean geratzean, ordura arteko jarduerari agur esan beharrean gertatu ziren haiek, urpean geratu zitzaielako, alegia, beren lehengaia: buztina.

Eraikinari erantsita, garai bateko labetzarra dago. Oinplano laugangeluarrekoa da hau, eta bederatzi metroko altuera du. Mendeetan zehar milaka eta milaka pieza erre dira bere erraietan, harik eta 1958an lan egiteari utzi zion arte. Eta 1993az geroztik, berriz, monumentu gisa jasoa dago Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean.

Helbidea :
Ollerías auzoa, 9
01510 Elosu (Araba)
TEL.: (+34) 945 455145
FAXA: (+34) 945 455333

Web orrialedea:


Euskal Buztingintza Museoa

Gero, Legutianora joan ginen. Hor, gida historio bat kontatu zigun eta eliz bat nolakoa zen kanpotik ikasi genuen. Geroxeago, Legution hamaiketakoa jan genuen eta ezkutaketan jolasten aritu ginen.

Web orrialdea:

Legutiano

Azkenik, Aramaioko hainbat herritatik pasatu ginen. Herri bakoitzean, gidak herriari buruzko zenbait datu ematen zigun. Bukatu ginen tokian jan genuen. Alboan, izugarrizko txirrista bat zegoen. Primeran pasatu genuen egun hura.

Hona hemen ateratako zenbait argazki:

No hay comentarios:

Publicar un comentario