Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak, besteak beste, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasotako eskubideak babestea du helburutzat. Lagunkide programaren bitartez eskubide horietako bat sustatu eta garatu nahi dugu, haur eta nerabeen parte hartzeko eskubidea alegia.
Lagunkide parte hartzeko programak honako helburuak ditu:
- gure hiriko haur eta nerabeek bere eskubideen eta horietatik eratortzen diren erantzukizunez jakitun izan daitezen.
- Gure hiriko haur eta nerabeei herritar gisa parte hartzen ikasten hasteko bidea eskaintzea
- Herritar diren neurrian, haur eta nerabeei interesatzen zaizkien gaien inguruko beren iritziak gugana helarazteko bideak sortzea.
- Zure ahotsa foroa.
- Eskubideen Batzordeak: 9 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduriko espazioak, beren eskubide eta erantzukizunen ezagutzan aurrera egin dezaten.
- Hirikoak: udal bizitzan haur eta nerabeen parte hartzeko organoa.
- Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena ospatzeko urteko jaialdia.
Adingabeen parte hartzeko eskubideari buruz sentsibilizatu eta Programa ezagutzera emateko asmoz, hitzaldiak ematen ditugu ikastetxeetan, ikasle, irakasle eta guraso elkarteetako kideei.

No hay comentarios:
Publicar un comentario